Argiak iraun dezaken arren beti iluntzen du hemen
Eta izpi baten zai egon naiteke baldin ta zure eskua heltzen
Zer da hemen bizitza urratzen duen ezerez eternal hori?
Eta uko egin kaltegarria den pentsamendu senpiternu horri
Bide batez, ihes egin sahiestezina den heriotz honi
Ikusteko patua ere apur daitekeela jakin ezkeo nondik
Miña ta plazerra bereiztea zailak diren zurrunbilotatik nabil
Apurtzen ez diren olatu horien antzera
Egongo al da bertan itotzetik aterako nauen sokaren bat?
Lurrera eramango nauen korronte txikiren bat?
Eta zerk eramaten zaitu?
Eta zerk itotze zaitu?
Eta zerk kentzen dizu bizia?
Eta zerk eman?
Zer da hemen bizitza urratzen duen ezerez eternal hori?
Eta uko egin kaltegarria den pentsamendu senpiternu horri
Bide batez, ihes egin sahiestezina den heriotz honi
Ikusteko patua ere apur daitekeela jakin ezkeo nondik
Eta bada agian zerua bezain baketsua den lurralde bat