Sumatzen dut bai oraindik alboan hor zaitudala
Aspaldian seinalerik ematen ez duzun arren
Pasatakoak pasa ta hala ere or zaudela
Badakit betirako ondoan izango zaitudala
Oroitzen naiz elkarrekin pasatako momentuaz
Biok mozkorrak lurrean genbiltzan inbuluzketan
Ederki pasatuz behin ta berriz ere tabernetan
Mundua bukatzeraino trago amaitezin haietan
Orain ezin agur esan
Nazkaturik nago
Berriz ere garai haiek
Bueltatzea nahi dut
Betirako izango zela, esan zenuen baina
Oraindik ere itxoiten nagoela nabaria da
Berriz ere tragorenbat hartu ta zuri esan
Ez dakizu ongi lagun zenbat maite zaitudan
Ta bihar ere hemen egongo naiz zuen artean
Amaitzen ez den festa hontan garagardoa eskuan
Orain konturatu gara ibilbide luze hontan
Laguntasunaren arma daukagula eskuetan
Besoa sorbaldan jarri ta beldurrik gabe esan
Ez dakizu ongi lagun nik zenbat maite zaitudan
Egia esan aspaldian ez dut beste ezer buruan
Gogoratu nahi ditut bai gaztetako momentuak
Orain ezin agur esan
Nazkaturik nago
Berriz ere garai haiek
Bueltatzea nahi dut
Betirako izango zela esan zenuen baina