Orduak hiltzen
Behelaino trinko baten
Paralizaturik
Denbora pasatzen
Hilkor garela ahaztuta
Algara psikopatiko baten
Kaleen beldur
Beste zerbait delakoan
Nahiago leizean izan
Ideiak ihesean
Neuronen basamortuan
Belarretan etzanda bizi naiz
Eguzkia itzali
Eta zatoz
Zebrabideak miazkatzera
Gauez hegan
Saguzar itsu bat bezala
Zuengandik urrun
Hegan noa
Egunak galtzen behelaino artean
Hots!
Izerdi hotzak
Bizkarezurretik
Amaraunean atziturik nago
Barneak hutsik
Lukien uluetan
Bakarrik dago egia
Gauez hegan
Saguzar itsu bat bezala
Zuengandik urrun
Hegan noa
Egunak galtzen behelaino artean
Ez da irtenbiderik
Itxarongela hontan
Istante bakoitza
Bizitza oso bat da