Itxarongela baten, azkeneko eguzki izpiak eta aurpegi higatuak
Esku ahurretara begira, isiltasunak irensten esan nahi nituen hitz hutsak
Orduaren esperoan, azken aldi baten aldartea duen une honetan
Eta bozgorailuetan, estatikaren karranka artean, megafoniako mamu-hotsak hitz ulergaitz bat dio
Giza marean barrena, maletak zintetan behera eta sarraila eztarrian
Eta irteera atean, segundu bakoitza adreilu bat nire aurpegian joaz
Eskatu egidazu konfesatzeko jainkoa hil dudala, baina ezin dut esan entzun nahi duzun hura.
Ta hegazkina badoala, ozeano bi bion artean
Hitzok hortzetara datoz, eta behazuna